Gobernu espainolak bere "dinamika guztia" kriminalizatu nahi duela salatu du Herrirak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 30a, 20:00

Guardia Zibilaren operazioaren harira Herrirak oharra kaleratu du eta bertan salatu du Estatu espainolak bere "dinamika guztia" kriminalizatu nahi duela, Naiz.info agerkari digitalak zabaldu duenez. Mugimendua duela urte eta erdi sortu zela gogora ekarri du eta denbora horretan bere aldarrikapenak mahaigaineratzen jakin duela nabarmendu du, bai Euskal Herrian, bai Europan. Herriraren iritziz, Estrasburgoko Giza Eskubiden Auzitegiaren ebazpenaren "zain gaudela", gaurko atxiloketek erakusten dute "Estatu espainiarraren nahia eta ezkortasuna bake prozesu honetan". Bere lana "euskal preso eta iheslarien eskubideen aldekoa" eta "bake prozesuaren aldekoa" dela adierazi du. Argazkian, EAko militanteak "Alde hemendik" pankarta ipintzen goardia zibilak Bilboko Herrira egoitzan dauden bitartean / cc-by-sa Sustatu.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun