Guztira, 14 txokok hartu zuten parte joandako larunbatean, hilaren 28an, Algortako San Nikolas edo Txiki eta Otaegi plazan egindako lehiaketan, jai eta lagunen arteko giroan. Gauzak horrela, laugarren edizio honek orain arte partaidetza handiena izan duena da.Ekimena Bacalao Giraldo, Hermeneus, Obrador Asua-Berri, Trastienda gastronomica, Bodegas Virgen de Lorea (Aretxaga eta Señorio de Otxaran txakolinak) eta Viña Izadi (Garmendia representaciones) enpresek babestu dute.
Epaimahaikideak, “Baskook”-eko Aitor Elizegi, Artxandako Goi Mailako Ostalaritza Eskolako Igor Ozamiz sukaldaria, Txemi Santamaria Leioako Ostalaritza Eskolako zuzendaria eta Adolfo Oleagagoitia Bacalao Giraldoren zuzendari komertziala izan ziren. Haien ustez, "aurkeztutako kazolen kalitatea handia izan da eta irabazleen arteko aldea puntuaziotan oso estua izan da".
Getxoko Udalak udalerriko kaleak sustatu eta dinamizatzeko Getxo AktibaTu” programaren barruan kokatu du lehiaketa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.