Kilometroetara joateko autobusa jarri dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ira. 30a, 20:27

Tolosako Laskorain ikastolak eta haren laguntzaileek prest dute Kilometroak jaia ospatzeko egitarau guztia. Zazpi kilometroko ibilbide "dinamiko eta bizian" ibiliko dira heldu den urriaren 6an. Euskara ahoan hartuta, "Ahora!" baitu aurtengo leloa jaiak. Hain zuzen, bertara joateko autobusa jarri du Ongi Etorri Leioako euskaltzaleon topalekuak. Txartelak Kurkudi eta Ganeko tabernetan salgai daude. Horrenbestez, autobusa 10:00etan aterako da Leioako Musika Eskolatik eta 20:00etan bueltatuko da Tolosatik. Argazkia: cc-by-sa aiaraldea.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun