EAJren aburuz Euskadin bortxakeriarik gabeko gizartea finkatzeko ekimenean egin diren ahaleginak ezin dituzte bazterrera bota iraganeko estrategiekin amets egiten dutela ematen dutenek, ezta ETAk egin behar duena -desarmea eta barne egiturak desegitea- egin nahi ez duelako, ezta batzuek bakezko bizikidetzarako jarri dugun ordulariak salbuespenezko eta euskal gizartearen gehiengoak nahi duen agendatik kanpoko jardueren bidez atzera egitea nahi dutelako ere.
Etengabe hazten ari den atzeraldi egoera honen aurrean, Euzko Alderdi Jeltzaleak politikoki antolatuta dagoen Ezker Abertzaleari eskatu nahi dio bere kabuz ekin diezaiola bake prozesuan gaur egun dagoen blokeoa suntsitzeko urratsak emateari. Aldi berean, Espainiako Gobernuari eskatu nahi dio salbuespen juridikoa mantentzeko estrategia bazter dezala, jarrera arbitrario eta oinarri juridiko zalantzagarrikoa izateaz gain, amaitutzat jotzen genuen iraganera bideratzen gaituelako.
ETAk iragan astean plazaratu zuen komunikatua ez zen albiste ona izan Euskadirentzat. Gaurko atxiloketak ere ez dira. Arduraz jokatzeko garaia dugu, guztion artean balore goren dugun bakea finkatzeko garaia. Begira dezagun aurrera, amai daitezen behingoz, herri honek merezi duen bizikidetza eragozteko saiakerak.
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)