Herriraren jarduera, bi urtez etenda
Herrirak bere maitasuna agertu dizkie atxilotu guztiei, haien senideei eta gertukoei eta "bereziki, Oskar militantziakide eta lagunaren senideei besarkadarik handi eta beroena" bidali diete. Gogoratu dutenez, Herrira mugimendua orain bi urte sortu zen, "eta bere ibilbide osoan zehar preso eta iheslari politikoen" eskubideen alde lanean ibili da. Gaurkoan, berriz, "lanean jarraitzeko" konpromisoa hartu dute Herrirakideek auzotarren aurrean: "Euskal Herriko plaza eta kaleek entzungo dituzte gure errebeindikazio legitimoak", eman dute hitza. Beranduago jakin da Eloy Velasco epaileak bi urtez eten duela Herriraren jarduera.
Itzubaltzeta / Romon ohartarazi dutenez, gaur bezalako operazio polizialek "ez dute lortuko preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko borroka ezerezean uztea. Ez dute lortuko elkartasuna debekatzea. Azken preso politikoa kalean egon arte, azken errefuxiatu eta iheslaria etxean gertukoekin izan bitartean, herri honetan eta auzo honetan haien eskubideen aldeko borroka izangoda. Ez ditugu inoiz bakarrik utziko", zin egin dute presoen aldeko plataformako kideek.
OHARRA: Oskar Sanchez Setien atxilotua itzubaltzetarra da eta ez algortarra, eguerdian UKBERRI.NETek adierazi bezala. Hainbat urteetan, baina, abokatuak bizitza soziala egin du Algortan. Barkamena esaktzen diegu Sanchezen senideei, gertukoei eta irakurle guztiei
Herriraren aurkako sarekada argazkitan