Oskar Sanchez Setien 24 urteko abokatu itzubaltzetarra eta Herrirako kidea etzi goizean, osteguna, eramango dute epailearen aurrean deklaratzera, konfiantzako abokatuak lagunduta. Sanchezekin batera,
Herriraren aurkako polizia-operazioan atxilotutako beste 17 pertsona ere eramango dituzte Eloy Velasco epailearengana, Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriek albiste-agentziei adierazi dietenez. Gauzak horrela, Guardia Zibilak gehienezko 72 orduko atxiloaldia agortuko du Herrirako kideekin. Bitartean, Sanchez Guardia Zibilak Madrilgo Tres Cantos herrian duen Komandantzian dago, komunikazio egoeran. 18 atxilotuei ETAko kideak izatea, erakunde armatua finantzatzea eta terrorismoaren goratzea leporatzen dizkie Velasco epaileak. Arratsaldeko 8etan, Sanchezen aldeko manifestazioa egingo dute Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazatik.