Halaber, eta Hezkuntza arloan ere, Getxoko Udalak 2013an beste hainbeste jarduerei sustapena eman die, besteak beste, Hasierako Lanbide Prestakuntzarako programei, Ingurumen Hezkuntzako Ibilbide Ekologikoen programari, Eskola-Igeriketari, azterketa garaietan ikasketa-gelak zabaltzeari, eskola orduez kanpo kirola egiteko zentroen instalazioak zabaltzeari, Eskola Antzerkiari eta Eskola Antzerki Jardunaldiei, edo giza edo interes publikoa duten ekimenak sustatzeari.
Musika Eskola
Andres Isasi udal Musika Eskolak, 2012-2013 ikasturtean, aurreko urteetan egindako inbertsio maila berberari eutsi zion. Hori, Josu Loroño zentroko presidentearen eta Komunikazio zinegotziaren ustez, “datu ona da egungo egoera ekonomikoa kontuan hartzen badugu”.
Loroñok gogoratu duenez, Udalak 30.000 euro inbertitu zituen Liburutegi-Fonotekaren funtsak gaurkotzeko, ekipamendu informatikoa berritzeko, apurtuta zeuden altzariak aldatzeko eta Musika Eskola beraren musika tresnen fondoa gaurkotzeko. Udalak, eskolari diru gehien ematen dion erakundea den aldetik, instalazioak berritu eta mantentze lan orokorrak egin ditu (instalazio elektrikoak, arotz-lanak, iturgintza lanak…), hori guztia Algortako Musika Eskola berriko eraikinean egindako inbertsioak dakarren apustu handia ahaztu barik.