Larunbat honetan, urriak 5, Hegaztien Munduko Egunaren harira hegaztiei asmo zientifikoekin eraztunak jartzearen erakustaldia izango da Bolueko hezegunean. Jarduera hori Getxoko Udaleko Ingurumen Arloak antolatu du. Hegaztien Munduko Eguna mundu osoan egiten den ekitaldia da, BirdLife International erakundeak bultzatuta. 100 herrialde baino gehiagotan ospatzen da, Euskal Herria tartean. Bere helburu nagusia, ahalik eta jende gehienari hegaztien mundua eta beren habitatak hurbiltzea da, zelan bizi diren, zein mehatxuak eta arriskuak dituzten ezagutzera emateko. Eta horrela, bide batez, ingurumena zaintzeko garrantziaz kontzientziatzeko. Erakustaldia goizeko 9etatik 13:00era egingo da hezegunean, eguraldi ona egiten baldin badu. Hau da, euria izan edota haize handia ibiltzekotan, bertan behera geratuko litzateke, tokiko iturriek azaldu dutenez. Argazkian, txori bati eraztuna jartzen Boluen / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!