Bihar bueltatuko da Barikuetan Jai programazioa Leioara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 3a, 18:29

Ostiral honetan, urriak 4, 17:30ean, Barikuetan Jai programaren lehen saioa izango da Leioako Barandiaran eskolako aterpean, Txuski eta Purruski pailazoekin. Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa horren helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta "horretarako ikastaro osoan zehar, hilean birritan, jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko", udal iturriek zehaztu dutenez. Argazkian, Uribe Kostako Mankomunitateak Euskaraz Olgetan egitasmoa egiten du / © Gorlizko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun