"Aukeran… berdera!" da Getxoko Udalak eta Ecovidriok antolatuta, larunbatean, urriaren 5ean, abiatuko den kontzientziazio kanpainaren leloa. Bere helburu nagusia da, edukiontzi berdera zer bota behar den jakitea eta bildutako beira hondakin kopurua areagotzea, ondoren birziklatzeko. Bi urterik behin egiten den kanpainaren ekitaldi berrirako herritar orori zuzenduriko zenbait saio informatibo egingo dira Itzubaltzeta / Romo-Areetako Xake eta Algortako Telletxe plazetan. Izan ere, saioak honako egun hauetan egingo dira: larunbatean, hilak 5, Algortan 10:30etik 14:30era eta Romo-Areetan 17:00etatik 21:00etara; hilaren 8an, asteartea, Algortan 10:30etik 14:30era; hilaren 9an, asteazkena, Areetan 16:30etik 20:30era; hilaren 10ean, osteguna, Areetan 10:30etik 14:30era; eta hilaren 11n, ostirala, Algortan 16:30etik 20:30era. Kanpainaren oinarria iglu berdearen forma duen puzgarria da eta informazio gune bezala erabiliko da. Bere inguruan, helduentzat zein umeentzat, jendeak parte har dezan, jarduerak, jolasak eta tailerrak izango dira “edukiontzi berdean egiten den birziklatzea hobetzea ekarriko dutenak". "Izan ere, herritarren alderdi sortzaileena sustatuko da beirazko bitxiak, txapa originalak eta imanak egiteko tailerren bitartez”, esan du Keltse Eiguren Ingurumen zinegotziak. Argazkia: © Getxoko Udala.