EHUko kide guztiek har dezakete parte lehiaketa honetan, bai ikasleek, irakasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, zein kontratatutako beste langileek ere. Lehiakide bakoitzak gehienez mikrokontakizun bat aurkez dezake, eta kontakizunaren gaiak Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren artikuluetako bat izan beharko da.
Mikrokontakizun Solidarioen Lehiaketa honetan sei sari emango dira guztira: euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako kontakizun onenei (300 euro eta diploma ba bakoitzari); bi accesit, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz (200 euro) eta, beste alde batetik, bozketa irekiaren bidez (http://www.ehu.es/rowupv07/ddhh.html) erabakitako euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako kontakizun onenari saria (100 euro bakoitzari). Sariak abenduaren 12an banatuko dira, Giza Eskubideen adierazpenaren urteurrena ospatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.