Esnetik kooperatibak "merkatu etikoa" egingo du bihar Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 4a, 16:33

"Baserritik kalera. Gardentasunez eta transgenikorik gabe" lelopean, "merkatu etikoa" izeneko ekimena egingo du larunbat honetan, urriak 5, Plentzian, Esnetik kooperatibak. Hitzordua 10:30etik aurrera jarri dute, Astillero plazan. Esnetik irabazi asmorik gabeko esnekien ekoizpen eta kontsumorako kooperatiba misto bat da. "Merkatuaren helburuak dira: esne ekoizpenaren eta esnekien elaborazio artisauaren egungo arazoak ezagutaraztea; jendartea sentsibilizatzea, kontsumoak duen garrantzia azpimarratuz; iniziatiba berriak aurkeztea, alternatibak daudela erakutsiz; Plentziako biztanleriari zuzenean baserriko produktuak saltzea…", azaldu dute arduradunek. Argazkia: cc-by-sa Goiena.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun