Ura moztuko dute astelehenean Algortako Abasota kalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 4a, 16:44

Astelehen honetan, urriak 7, ur-etete programatua izango da Algortako Abasota kalean, ura banatzeko udal sarean dagoen ihesa konpontzeko lanak direla eta. Ur-etetea hiru ordu ingurukoa izango da, 09:00etatik 12:00etara artekoa. Horrek, Abasota kalean bertan ez ezik, Algortako goialdeko kaleetan dauden etxeetan ere eragina izan dezake; hala nola, Landene, Kantarepe, Gariñe, Gazteluzarra, Basaldua, Artibai, Errementariena, San Nikolas, Usategi, Etxeandia Artzapezpikua, Basagoiti (San Nikolas elizatik aurrera), Andres Kortina, Arrigunagako Aldapa, Galarene, Kaba eta Okan. Getxoko Udalak barkamena eskatu du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun