Uribe Kostako Ernairen oharra:
Astelehenean, irailak 30, Guardia Zibilak Hego Euskal Herrian Herriraren aurkako sarekada burutu egin zuen. Ziklo politiko honetan ematen diren erasoak, estatu frantses zein espainolaren beldurra agerian uzten dute, beldurra aurrera goazelako, gure herria eraikitzen hasteko hautua aspaldi hartu genuelako.
Uribe Kostako Ernaik Herriraren kontrako erasoa salatzen du. Eraso berri honek, preso eta iheslari politikoen aldeko elkartasun eta lana kriminalizatzea du helburu, baina argi geratu da herri honek ez dela kikilduko, borrokan jarraituko dugu!!!!
Aste honetan zehar, Herrirak deialdi ezberdinak luzatu egin ditu eraso berri hau salatzeko asmoz eta era honetan, UK Martxa ekimenean moldaketak egin ditugu, Herrirak deitzen dituen ekimen guztiekin bat egiten dugulako.
Hori dela eta, larunbateko egitaraua hurrengoa izango da:
Goizean sabelak bete eta Sopelatik Algortara abiatuko gara, Alde Hemendik ekimena gauzatuz. Itzubaltzeta / Romora ailegatzean, Herrirak deitutako giza katean parte hartuko dugu eta jarraian Leioara bazkaltzera joango gara. Bazkaldu ostean, UK Martxan bilduko garen gazte guztiok batera joango gara Bilbon burutuko den manifestazio nazionalera. Eta manifestazioa bukatzean… Erandiora!! Ekitaldia eta kontzertuak.
Merezi duelako... Erdu borrokara!
Uribe Kostako Ernai
UK Martxaren kartela, egitarau zaharrarekin (jpg)
2013ko UK Martxaren abestia
UK Martxaren irteera argazkitan