Hurrengo ikasturterako lehentasunak honakoak izango dira. Alde batetik, hizkuntza ofizialen erabilerarako Udalaren hitzuntz irizpideak finkatu eta, bestetik, arloz-arloko honako hauek ere:
Hizkuntza gaitasuna
- Hizkuntza eskakizunen egiaztapenak areagotu (derrigortasun-data ezarria izan ala ez izan, dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatu gabe duten langileekin bildu, eta aztertu bakoitzarekin euskalduntze-plan pertsonalizatua adosteko aukera: ordu-kreditua, ikastaro.mota...), salbuetsitakoen euskararen ezagutza hobetu, arduradun politikoen euskararen ezagutza hobetu, Hizkuntza Eskakizuna egiaztatua duten langileen euskararen ezagutza hobetu.
Ahozko komunikazioa
- Erakundeko ahozko kanpo-harremanetan euskararen erabilera handitu (lehen harremana euskaraz izan dadin protokoloak zehaztu eta horiek betetzeko neurriak hartu, adierazgarriak jarri herritarrei euskararen erabilera-eskubideak ezagutzera emateko e.a.).
- Erakundeko ahozko barne-harremanetan euskararen erabilera handitu (adierazgarriak landu euskaraz lan egiteko prestatuta dauden langileek elkarren berri izan dezaten eta gainerakoei ezagutzera emateko, langileen arteko hizkuntza-ohiturak aldatzeko plan pilotuak martxan jarri e.a.)
Idatzizko komunikazioa
- Erakundearen idatzizko kanpo-harremanetan euskararen erabilera gehitu, sortze lana areagotuz, komunikazioen kalitatea zainduta eta edozein euskarritan.
Itzulpenak
- Euskaraz ez dauden idazkien bertsio elebiduna ziurtatu.
- Sortze eta itzultze prozesuen artean oreka lortu.
- Euskarazko testuen kalitatea hobetu.
Prestakuntza orokorra
- Langileen prestakuntza orokorrean euskararen erabilera areagotu (ezagutza egokia duten langileei euskarazko ikastaroak eskaini).
Tresna eta aplikazio informatikoak
- Tresna eta aplikazio informatikoetan euskararen erabilera gehitu (programa eta aplikazio informatikoetarako euskarazko bertsioa jarri, prestakuntza eskaini programa eta aplikazio informatikoak euskaraz erabiltzeko, diagnostikoa egin e.a.).
Internet eta Intranet sareak
- Webguneetan euskararen presentzia bermatu, komunikagarritasuna zainduz.
Argitalpenak
- Argitalpenetan euskararen presentzia gehitu (argitalpenetako hizkera argia, zuzena eta egokia izatea sustatu).
Hizkuntza paisaia
- Erakunde barruko hizkuntza-paisaian euskararen presentzia gehitu.
- Administrazioaren eraginpeko bide-seinale, toponimia eta gainerako noizbehinkako oharretan euskararen erabilera handitu, komunikagarritasuna zainduz.
Iragarpenak, publizitatea eta kanpainak
- Iragarpen, publizitate eta kanpainetan euskararen presentzia gehitu komunikagarritasuna zainduz.
Diru-laguntzak
- Diru-laguntzak esleitzerakoan, hizkuntza-baldintzak betetzen direla bermatu.
Kontratazioak
- Kontratazioaren fase guztietan hizkuntza-baldintzak betetzen direla bermatu.