Gobelaurreko Boluntariotza Zentroko lokalak aldi batean dohainik erabiltzeko aukera eman die
Getxoko Udalak 14 elkarteri; 2014ko irailaren 30era arte, alegia. "Udal egitura horren helburua Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten eta beren lana udalerrian burutzen duten entitateei laguntzea da, kasu honetan beren jarduera aurrera eramateko lokala uztearen bitartez", tokiko iturriek zehaztu dutenez. Aipatutako lokaletan beren jarduerak antolatu ahal izango dituzten entitateak honako hauek izango dira: Gurutze Gorria, Gizatiar, Ongitasun, Pagkakaisa, Etorkinen Plataforma, Sarekide, SIKAP eta Uribe-Kosta. Bestalde, aipatutako entitate horietako batzuek eta beste hainbatek Gobelaurreko zentroko beste lokal batzuk egoitza bezala erabiltzeko doako lagapena dute. Entitate horiek ANOTHE, Sarekide, Etorkinen Plataforma, Gizatiar, Apsoriasis, AHIDA, Bizkel, Moviéndote, APM eta Asebi dira. Argazkian, hainbat elkarteetako ordezkariak Imanol Landa alkatea eta Elena Coria zinegotziarekin, artxiboko irudian.