"Uribe Kostako talaiak" lelopean, igande honetarako, urriak 13, berbatxangoa antolatzen ari dira Sopelako Aitxu!, Berbots Erandion Euskaraz! eta Egizu Getxo Euskaldun! elkarteek. Xabier Alberdi Lonbide historialariarekin egingo dute bisita gidatua eskualdeko talaia esanguratsuetara. "Itsasoaren egoeraren eta gerta zitezkeen arriskuen berri izateko, arrain sardak edo baleak bistaratzeko, itsasontzi handiak ikusi atoian eramango zituzten atoiontziei jakinarazteko... hauek dira Uribe Kostako talaiak betetzen zituzten funtziotariko batzuk. Hauek biditatuko ditugu: Talaganeta Sopelan, Atalaia Etxea Barrikan eta Gorliz eta Armintzako talaiak", azaldu dutenez. Horrenbestez, autobusez abiatuko dira goizeko 9etan irtengo dira Erandioko metro geltoki aurretik, ordu laurden beranduago Algortako Telletxeko markesinan eta 9:30ean Sopelako elizan bidaiari gehiago metatzeko geldiuneak egingo dituztela. Buelta 14:00etan egingo dute Armintzatik. Aldez aurretik eman beharko da izena Sopelan (
aitxuizuba[abildua]gmail.com / 603 894 364), Erandion (
berbots[abildua]gmail.com / 630 404 171) edo Getxon (
egizugetxo@gmail.com / 619 935 541). Autobusa 3 eurotan egongo da. Hala ere, umeek ez dute ordaindu beharrik izango. Argazkian, berbalagunak eskualdeko lehenengo ur-azpiegiturak bisitatu zituzten, artxiboko irudian / cc-by Egizu!