Gaur 77 urte dira Agirrek Jaurlaritzaren lehendakari kargua hartu zuenetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 7a, 19:20

Gaur bertan betetzen dira 77 urte Jose Antonio Agirre Algortako semeak Eusko Jaurlaritzaren lehendakari kargua zin egin zuenetik. Hori gogoan, Eusko Legebiltzarrak bere intsignia eman dio lehen lehendakari izandakoari. Agirre zenaren alaba Aintzane izan da eusko legebiltzarkideek bakarrik jaso dezaketen intsignia jasotzearen arduraduna. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarkideko presidenteak nabarmendu duenez, "Agirren euskal legebiltzarkide izaera" aitortu nahi izan dute horrela. Iñigo Urkullurekin batera, beste lau lehendakarik ere parte hartu dute ekitaldian: Karlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi López. Iñigo Urkullu egungo lehendakariak gogoratu duenez, "Agirrek une oso zailetan sortu eta zuzendu zuen Eusko Jaurlaritza. Izan ere, Gerra Zibil bete-betean hasi zuen bere ibilera Eusko Jaurlaritzak 1936. urtean, sortu eta berehala bere ibilbidea erbestean jarraitu behar izan zuelarik". Agirre 1960an hil zen Parisen erbesteratuta zegoela eta Jesus Maria Leizaolak hartu zuen bere lekukoa Eusko Jaurlaritzaren buruan. Argazkian, Jose Antonio Agirre eta Lekube Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakaria / cc-by-sa Jesus Elosegi Irazusta.

Gaurko ekitaldiaren bideoa (cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza)

Fuente: Irekia - Gobierno Vasco

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun