Algortako
Itxartu Taldea kultur elkarteak XXXI. ibilaldi neurtua antolatu du larunbat honetarako, urriak 12. Urtero ibilaldi horretan parte hartzaile kopuru handia biltzen da, Algorta eta inguruko herrietatik 18,2 kilometroko ibilbidea egiteko. Helduak goizeko 8etatik aurrera hasiko dira ibiltzen Algortako batzokitik abiatuta, eskualdean barrena. Hamar urtetik beherakoentzat beste ibilbide bat prestatu dute Itxartukoek, 6,4 kilometrotakoa eta errazagoa. Irteera 10:00etan izango da. Ibilaldia bukatu ondoren mokaduaz gozatu ahal izango da 12:00etan eta ordu horretatik aurrera egingo dute sari-banaketa Algortako batzokiaren patioan. Sari kopuru handia eta kirol material asko banatuko dute. Aldez aurretik izena emateko epea (www.itxartu.com webgunearen bitartez) ostegunean amaituko da. Hala ere, egunean bertan ere egin ahal izango da, irteera baino lehen, batere dirurik ordaindu gabe. Partaidetza lagun bietako taldeetan izango da. Iragarritako eguraldia egin badu 1.500 baino partaide gehiago espero dituzte antolatzaileek. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea egon ohi da sari banaketan.