Lemoizko Udalak Armintzako jai batzordearekin adostu ostean, aurtengo Karmen jaiak bertan behera geratu ziren, tartean Txapel Reggae jaialdia;
Xabier Jauregi Santamaria 25 urteko gazte lemoiztarra, ertzaina lanbidez, hil ostean. Portuan zela, uretara joan eta burua kolpatu zuen mutilak. Gauzak horrela, "zuen fideltasuna saritzeko", Santo Tomas festen barruan, ska reggae jaialdia antolatu du Armintzako jai batzordeak. Urriaren 19an, larunbatarekin, izango da hitzordua. Besteak beste, Ora Bai perkusio taldearekin poteoa egingo dute 19:00etan, eta 22:30ean hasiko dira kontzertuak,
Facebook sare sozialaren bidez baieztatu dutenez. Chalwa Band, Itziarren Semeak eta Skatu taldeak lotuta omen dituzte jada. Horretaz gain, Mungia eta Plentziatik autobusa egongo ei da. Argazkian, Armintzako portua artxiboko irudian / cc-by-sa Javier Mediavilla Ezquibela.