Uribe Kostako bertsolaritzari buruzko ikastaroa antolatu du
Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE). Fredi Payak idatzitako "Uribe Kostako Bertsolaritza (1900-1980)" liburua izango du oinarri, eta algortar bertsolaria bera izango da ikastaroaren gidaria. Gure eskualdeko herrietako koplak, ipuinak, pasadizoak, kantak, eta abar landuko dira. Ikastaroak hamar saio izango ditu: urriak 29, azaroak 26 , abenduak 17, urtarrilak 28, otsailak 28, martxoak 11, martxoak 25, apirilak 29, maiatzak 13 eta ekainak 3; 20:00etatik 22:00etara. Lehenengo lau saioak Algortako Aldai patronatuan izango dira, hurrengo hirurak Leioako Ondiz dorretxean eta azkenak, ordea, Erandioko postetxe zaharrean. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
albegetxo[abildua]gmail.com / 605 704 385. Prezioa 20 eurokoa da eta liburuaren ale bana oparituko zaie parte hartzaileei. Urriaren 25era arte egongo da izena emateko aukera. Argazkian, Fredi Paya bertsolari algortarrak zuzenduko du ikastaroa / cc-by-nc-nd Bizkaiko Bertsozale Elkartea - UKBERRI.NET.