Getxo Rugbyko neskek irabazi dute Emakumezkoen R7ko Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 8a, 16:24

Getxo Rugby Taldeak irabazi zuen Euskal Federazioak antolatutako Emakumezkoen R7ko Lehiaketa. Txapelketaren azken jardunaldia joan den asteburuan egin zen eta bertan ere Bizkaiko taldea irabazle atera zen, aurreko beste bi jardunaldietan bezala. Getxoztarrek guztira 21 puntu lortu zituzten. La Única bigarren geratu zen 16 punturekin, eta Gaztedik podiuma bete zuen 15 punturekin. Hernani izan zen Gipuzkoako ordezkaririk onena, eta laugarren bukatu zuen txapelketa 13 punturekin. Durangok (9 punturekin), Eibarrek (7) eta Uribealdeak (2) azken postuak bete zituzten. Argazkian, Getxo Rugbyko hainbat neska pozez gainezka / © Euskal Rugby Federazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun