Erretzeari uzteko ikastaroa emango dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 8a, 22:01

Erretzeari utzi gura badiozu... ez jarri aitzakia gehiagorik eta saiatu! Uribe Kostako Mankomunitateak, Sopelako Udalak eta Osakidetzak antolatuta, tailer bat hasiko da urriaren 24an Kurtzio Kultur Etxea, nahi duenari erretzeari uzteko helburuarekin. Zortzi astetan zehar, eta ostegunero, Kurtzion saioak egingo dira 18:30etik 19:30era. Izena emateko epea urriaren 18an amaituko da, eta honako helbidera idatzi beharko da: preven[abildua]uribekosta.org, edo honako telefono zenbakira deitu: 946 578 810 (09:30etik 14:00ak arte). Tailerrak 20 euroko prezioa izango du; baina saio guztietan parte hartuz gero dirua bueltatuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero aurreko e-posta edo telefonoagaz kontaktuan jarri. Argazkia: cc-by Josu Mendicute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun