Getxoko Udalak “Bultzatu zure saltokia bidezko merkataritzarekin” izeneko informazio-jardunaldia antolatu du urriaren 16rako, asteazkena, 14:30ean Getxo Elkartegian (Ogoño kalea 1, Areeta). Helburua Bidezko Merkataritzaren jatorria, aktoreak, joerak eta merkatuaren jarrerak azaltzea da, kasu praktiko bat (kafea) aztertzeaz gain, hau da, salmenta-estrategiak, banaketa eta merkaturatzea eta prezioak. Produktuaren dastatzea ere izango da eta, amaitzeko, Bidezko Merkataritzako produktuak merkaturatzeko hurbileko bi esperientzia arrakastatsu aurkeztuko dira. Getxo da Bidezko Merkataritzaren Hiria titulua duen mundu guztiko 1.000 udalerrietako bat; hori hala izanik, Udala kanpaina bat egiten ari da eta, haren bitartez, "herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi ditu kontsumo arduratsuaren ohiturak praktikan jartzearen beharraren inguruan Bidezko Merkataritzako produktuak erosiz eta Garapen Iraunkorrari laguntzeko, Hegoaldeko txirotutako herrialdeetan bereziki". Argazkian, Itzubaltzetako hainbat tabernarik Pintxo Potea ekimena aurkezten / © Getxoko Udala.