Luisa Pinillos Zabala itzubaltzetarra bisitatu dute udal ordezkariek 100 urte bete dituela eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 9a, 18:10

Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batzuek lagunduta, Luisa Pinillos Zabala auzokidea bisitatu dute Bihotz Sakratua udal erresidentzian, 100 urte bete dituela eta, Imanol Landa Getxoko alkateak eta Kepa Miñambres zinegotziak. Nafarroako Mues herrian jaioa, 50 urte zituenez geroztik Itzubaltzeta / Romon bizi izan da, lan arrazoiak zirela eta etorri ondoren. Bi seme eta alaba baten ama, auzokide honek zortzi iloba eta bost biloba ditu. Bere osasun egoera ona da eta gaurko eguna urdurk eta ilusio handiarekin jaso du. Alkate getxoztarrak Aixerrotaren figura eta lore sorta bat opatu dizkio. Argazkia: © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun