Heziketa sexuala familiaren barnean jorratzeko doako prestakuntza saioa izango da Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 10a, 13:26

Urriaren 16an, asteazkenarekin, doako prestakuntza saioa izango da Kultur Leioako prentsa gelan, 18:00etan, heziketa sexuala familiaren barnean zelan landu azaltzeko, Etxadiko psikologo taldearen eskutik. Sexualitatea zelan ulertzen den jorratuko dute bilera horretan, eta bereziki zelan garatzen den 0 eta 18 urte bitartean. "Gure seme-alabekin lasaitasunez sexualitateaz berba egiteko ditugun arazoak aztertuko dira, eta heziketa sexualaz haurtzaroan eta nerabezaroan jorratzeko estrategiak emango dira", udal iturriek zehaztu dutenez. Guztira, adituekin komunikazio hobeago lortzeko, 20 lagun inguruko taldea sortuko da. Beraz, interesa dutenek 946 072 576 telefono zenbakira dei dezakete eta izena eman. Argazkian, hainbat neska-mutil Aterpe Leioa Gazteguneko solasaldi batean / cc-by-nc-sa Kultur Leioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun