Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegiko futbol zelaiak soropil artifizial berria dauka jada,
Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Romo eta Arenaseko futbol eskolek estreinatuko dute jokaleku berritua bihar, ostiralean, 18:30ean, Imanol Landa alkatea eta Álvaro González Kirol zinegotzia bertan direla. Ekipamendu horren berritze-lanen barruan, joko-zelaia sustengatzen duen lurzorua iragazgaizteko lanak ere egin dira, udal kirol instalazio horretako garajeetara ura iragaztea ekiditeko. Gobela kiroldegiak Itzubaltzeta / Romo eta Areetako auzoei ematen die zerbitzua. Soropil berria ipintzeko eta zelaiaren iragazgaizteko lanek 350.000 euroko kostua izan dute (150.000 euro belar artifizialak eta 200.000 euro iragazgaizteak) eta aurreikusitako epearen barruan amaitu dira. Argazkian, 2010eko abenduan bukatu zituzten Algortako Bolue 1 eta 2 futbol zelaiak berriztatzeko lanak / © Getxoko Udala.