Gainontzeko atalek datorren asteartera bitartean osatuko dute "Berria" egunkariak ateratako multimedia gunea: bihar, prozesu judizialari eta ondorioei dagozkienak, eta etzi, ikerketa kazetaritzari eta atentatuei dagozkioenak, horien fitxa eta maparekin. Asteartera bitartean eduki gehiagorekin osatuko dira atalak, tartean, gerra zikinarena. Izan ere, hilaren 15ean jendaurreko aurkezpena egingo da Martin Ugalde Kultur Parkean, Andoainen, 19:30ean.
ETAko kideak ziren hildakoetako batzuk, beste arrazoi batzuengatik errefuxiatutakoak beste batzuk, eta politikarekin batere zerikusirik ez zutenak ere izan ziren hildakoen artean. Berriak webgune berezi batean hildako horien soslaiak osatu ditu, ahal izan den kasu guztietan, senide eta lagunekin hitz eginda. Gainera, 1983-1987 kontakizun nagusian gertatutakoa jaso du Eider Goenaga kazetariak. 40 laguneko lan talde batek hartu du parte webgunean, tartean, kazetariak, bideogileak, Berriaren webguneko teknikoen lantaldeak eta euskara taldea.