"1934-2013" izenpean, eta iraultza, internazionalismoa, antifaxismoa eta subiranotasuna oinarri, sei ekintza antolatu dituzte, Erandion zikloaren bosgarrena izango dela. Urriaren 3tik 12ra, iraultza honen oroimena eta egungo Asturiasen bere oinordetza, beste herri batzuen erresistentziekin batera Deustu, Otxandio, Bergara, Bilbo, Erandio eta Gasteizera iritsi dira.
Jardunaldiak Ixuxu Asturies-Euskal Herria elkarteak, errealitate sozial eta kultural asturiarra Euskal Herrira hurbilaraztea bilatzen duen proiektuak, antolatuko ditu. Aldi berean, Otxandioko gazte asanbladak, Erandioko ekintzan Sare Antifaxistak eta Gasteizekoan Askapenak antolakuntzan parte hartuko dute. Txapa Irratia, Itzubaltzeta gaztetxea, Zirika herri gunea eta Taupaka elkartearen laguntzaz gain.
Proiekzioak, hitzaldiak eta kontzertuak
“1934-2013” formatu berdina jarraituko du bere ekintza guztietan. Arratsaldean hitzaldiak eta proiekzioak izango dira eta gau partez talde asturiar eta euskaldunen kontzertuak. Salneurri herrikoietan sagardoa eta gastronomi asturiarra ere egongo dira.
Laburbilduz, jardunaldi hauek herri asturiarraren memoria kolektiboarentzako eta munduko ezker internazionalistarentzako balio handikoa izandako iraultza bat omentzeko dira. Guzti hori, osagarri ludiko bat duen, eta kulturen arteko harremanak sendotzea, bi herrien mugimendu sozialen arteko erlazioak eratzea eta “herrien arteko gerrarik ez, klaseen arteko bakerik ez” esaldian sakontzea bilatzen duen egitaraua batean.
Ekimeneko kartela

Arratsaldeko 7etatik aurrera, Erandioko Kalezulo gaztetxeak "1934-2013" jardunaldia hartuko du, Ixuxu Asturies-Euskal Herria elkarteak antolatuta. Ekimen horrek 1934ko urrian Asturiasen eman zen iraultza omentzea du xede, antolatzaileen arabera "Europako azken langile iraultza" denari buruzko memoria zabaltzeko asmoz. Ekitaldiari hasiera emateko, Faustino Zapico historia egile asturiarrak eta Sare Antifaxistaren kideren batek "Euskal Herria y Asturies. Memoria antifascista de dos pueblos" solasaldiari ekingo diote. Ondoren, Asturiaseko sagardoa eta gastronomia dastatzeko aukera izango da. Gaua irekitzeko, Skama La Rede talde asturiar ospetsuak kontzertua emango du 21:00etatik aurrera, Tommy Gun eta Burdinkaia euskal herritarrekin batera. Sarrera Kalezulon bertan eskura daiteke bi eurotan. Irudi muntaian, Espainiako Errepublikako indarrek preso iraultzaileak lekuz aldatzen Xixonen, 1934ko azaroaren 4an eta gune berbera 1971n / cc-by Constantino Suarez eta Juan Joxe Pulgar.