Bihar, urriak 12, Hispanitatearen Eguna deritzotena, Herri Eskolak burutuko dituzte
Ikasle Abertzaleek Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan, eguerditik aurrera. Izan ere, ikasle erakundeak zabaldu duenez, ikasturte honetan aspaldiko aldiz Romo-Artatza ikastetxean IAko taldea sortu berri dute, "Euskal Eskola Nazionala eraikitzea" xede. Hori dela eta zein "inposatu nahi dizkiguten jai egun arrotzen aurrean" egutegi propioa aldarrikatzeko, Itzubaltzeta / Romo aukeratu dute eskualdeko Herri Eskolak antolatzeko, bertan Lomce hezkuntza erreformaren inguruko tailerra egingo dutela. Horrekin batera, arratsaldean Bilbon Hezkuntza alorreko eragile eta erakunde anitzek deituriko Lomce Legearen aurkako eta euskal eskolaren aldeko nazio manifestazioan "ikasle blokea osatzera" deitu dute. Horretarako, 17:00etan Bilboko Jesusen Bihotzean agertu behar da. Bestalde,
Berbalamiñe Leioako euskara elkarteak ere "LOMCEri ez!, Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki!" lelopeko manifestaziora deitu du, hasiera orduan, 17:30ean. Argazkian, Erandio eta Leioako campuseko Irakasle Eskolako ikasleen agerraldia atzo / © Ane Izquierdo.