Gaur, astelehena, EHUko Arte Ederretako Fakultateko bigarren eraikina inauguratuko dute. Goizeko 11:30etik aurrera, Leioa eta Erandioko campusak hartuko du inaugurazio ekitaldia. Eraikin berria Oteiza plazan dago kokatuta, Areto Nagusiaren azpialdean. Bertan, emango da Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Gradua osorik. Gainera, Artea eta Teknologia Saileko ikasgaiak ere bertan izango dute tokia, eta masterretako irakaskuntzan eta ikerketa proiektuen garapenean ere erabiliko dira. Besteak beste, inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Josu Rekalde Arte Ederretako Fakultateko dekanoa eta Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko errektoreordeak. Argazkian, gaur zabalduko den eraikina / © EHU.