Pasa den irailaren 28an Sopelan egin bezala, datorren azaroaren 23an Gorlizko pilotalekuak aUKera On Uribe Kostako bigarren eskuko merkatua hartuko du. Mankomunitateko Iraunkortasun Arloko teknikarien ustez, "gaur egungo kontsumo‑ohiturak direla‑eta, sarritan bazter uzten ditugu oraindik ere balio duten objektuak". Hori dela eta, Uribe Kostako auzotarrei bigarren eskuko merkatu bat eskaintzea "tresna egokia izan liteke hondakintzat jotzen ditugun objektu asko berrerabili, balio eman eta erabilgarri mantentzeko balioaz sentiberatzeko. Horrela, produktuari bigarren aukera emanez, ez dugu edukiontzira botatzen", adierazi dute. Halere, ekimenean parte hartu eta gaiak trukatu edota saltzeko derrigorrezkoa izango da 18 urtetik gorakoa izatea eta aurretik izena ematea, epemuga azaroaren 10a izango dela. Argazkian, Sopelan egindako merkatua orain bi aste / © Uribe Kostako Mankomunitatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!