Bigarren atxiloketa ordu bete beranduago izan zen, 7:47ak aldera. Udaltzainen arabera, Ollarretxe kaletik zebilen auto baten gidariak debekatutako maniobra arriskutsua egin zuen, Elorri kalera sartzeko debekatutako bira emanez, Poliziaren auto bat kale beretik kontrako norabidean joaten zen unean. Udaltzainek ibilgailuaren gidaria, 27 urtekoa, salatu zuten. Horrek alkoholemia kontrolean aurreko atxilotuak emandako emaitza berbera eman zuen. Bi kasuetan bide segurtasunaren kontrako delitua egotzi zieten aipatutako gidariei eta epailearen esku utziko dituzte datorren astean, epaiketa arinak egingo dizkietela.
Era berean, igande goizeko 11:30ak aldera, 22 urteko gidari baten kontrako salaketa administratiboa jarri zuten Getxoko toki poliziek, baimendutako alkoholemia tasa baino altuagoarekin gidatzeagatik, 0,54mg/i, alegia.