Euskal Herrian abagune politiko berri baten aurkitzen garen honetan, gure herriko gehiengo sozial, politiko eta sindikalak gatazkaren konponbidearen aldeko jarrera azaleratu duen honetan, espainiar eta frantziar gobernuek errepresioaren bidetik jarraitzearen hautua egin dute, gure herriak bizi duen prozesua oztopatu nahian.
Honen aurrean, Uribe Kostako Ikasle Abertzaleok ikasleriari eta, oro har, jendarte osoari, epaiketa politiko hauen aurka eta konponbidearen alde Euskal Herrian zehar burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen diogu, baita urriaren 26an “Erasoen gainetik Euskal Herria aurrera” lemapean Bilbon burutuko den manifestazio nazionalean parte har dezan.
Uribe Kostako Ikasle Abertzaleak