Europako Giza Eskubideen Auzitegiak urriaren 21ean emango du ezagutzera 197/2006 doktrinaren inguruko epaia, Naiz.info agerkari digitalak iturri judizialak aipatuz baieztatu duenez. Are gehiago, Iñaki Soto aipatu egunkariko zuzendariak zehaztu du Twitter sare sozialaren bidez erabakia irailaren 12an hartu zuela Estrasburgok eta horren berri datorren astelehenean, 11:30ean, emango dutela. Martxoaren 20an egin zuen Ines del Rio presoaren egoerari buruzko auzi saioa Europako Giza Eskubideen Auzitegiko sala handiak, eta udazkerako espero zen epaia. Itxaronaldi horri epea jarri dio Espainiako Gobernuak, Europa Press agentziak gobernuko iturriak aipatuta jakinarazi duenez; eta Naiz.info agerkariak baieztatu. 71 presok dute ezarria 192/2006 doktrina, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrak. Berez, Ines del Rio presoaren auzia du aztergai epaitegiak, baina doktrina osoa jarriko luke auzitan ebazpenak. Argazkian, maiatzaren 4ean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko itzubaltzetarra zen kalera ateratzekoa, 197/2006 doktrina aplikatu aurretik / cc-by Algortako Herrira.