AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak euria neurtzeko gailu berria jarri du gaur goizean Abrako Errege Itsas-Klubean, Areetan. Neurgailu horren datuak eskuz bildu beharko dira eta jarduera hori burutzeko pertsona bat boluntario aurkeztu da. Gauzak horrela, salbuespeneko bolada baten ostean, Bilbo Handia deritzoten zonaldeko datuak berriz bilduko dituzte, 1859 urtean abiatutako klimatologia-seriea elikatzeko. Besteak beste, gaur goizean izan dira Areetan Ignacio Erice Gobernu Espainolaren Bizkaiko azpiordezkaria eta Margarita Martin AEMETeko delegatua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Publiometroaren inaugurazioan azaldu dutenez, gaur martxan jarri duten neurgailua eta 1859an jarri zena "antzekoak" dira. Argazkian, Margarita Martin euria neurtzeko gailuari buruzko azalpenak ematean gaur goizean / © Gobernu Espainolaren Bizkaiko Azpiordezkaritza.