Bihar kalera irtengo da Jagoba Terrones preso berangoztarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 16a, 13:28

Jagoba Terrones Arrate Berangoko euskal preso politikoa eta Algortako bizilaguna ostegun honetan, urriak 17, aterako da Castellon II espetxetik. Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako 33/01 auziko epaian eta Auzitegi Gorenak zigorra berretsi egin zuen, 2009ko urriaren 16an. Egun horretan atxilotu eta Basauriko espetxera eraman zuten. Ondoren, Castellon II espetxera eraman zuten. Argazkian, Jagoba Terrones atxilotu zuteneko gauean, senideak agurtzen.

Berangon kaleratu duten kartela

1380396_169538533243194_238818631_n
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun