Aurten ere euskarazko binakako pala txapelketa egingo du Leioako
Berbalamiñe Euskara Taldeak. Larunbat honetan, hilak 19, izango da bigarren edizioa Lamiakoko frontoian, goizeko 10etan hasita. Izena emateko,
berbalamine[abildua]gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute interesatuek; edo egunean bertan agertu txapelketa hasi baino 30 minutu lehenago. Gainera 09:30ean gosaria emango diote parte hartzen duten bikote guztiei. Irabazleek 100 euro jasoko dute Leioako saltokietan gastatzeko. "Giro euskalduna eta jatorra ez da faltako, beraz animatu eta erdu paletan jokatzera!", adierazi dute Berbalamiñekoek. Jokoaren arauak ondokoak izango dira: euskaraz egingo da, 12 tantora izango da, epailea egongo da eta, azkenik, sailkapen fasea bertan egingo da zozketa bidez. Argazkian, neskatoak paletan jokatzen / cc-by-sa
www.larrabetzutik.org.