Algortako "arrantzaleen" ekimena (cc-by Arrantzaleak Productions)
Algortako "arrantzaleen" oharra
Aste honetan hamarnaka gazte ari dira epaitzen Madrilen euren lan politikoagatik, igandean beste gazte bat bahitu zuten eskeleto maskaradun ezezagunek, eta atzo, sinesgaitza den arren, 6 Euskal Herritar atxilotu zituzten ikurrina bat herriko plazan zintzilikatzeagatik. Eta hau dena egia da.
Francoren garaiko eraso hauen aurrean, orduko denborako bizarrekin erantzutera goaz. Algortako portu zaharretik dei egiten diogu euskal gazteriari sistema desobeditzeko. Izan ere, sistema honek gure nortasun propioa zanpatu, ezabatu nahi du.Eta ez du zalantzarik izango gure aurka edozer medio erabiltzeko. Beraz, gazteri libre eta burujabe bat sortzera bidean, eraiki harresia, bakoitzak bere harri propioa eramanez; morea, gorria zein laranja. Harresi honek ez du pitzadurarik izango, eta ez dira pasako. Zure aldea zein den erabaki, eta argi izan, hemen gaudenok ez dugu utziko inor eraman dezaten. Guk konpromezua hartzen dugu, har ezazu zuk ere!
Gazteria Libre ikusi arte, ez dut kenduko bizarrik...
Pasa den uztailaren 6an, Sanferminetako txupina botatzeko ordua heldu aurretik, bizarrez, txanoz eta kanaberez hornitutako hainbat ezezagunek Iruñeko udaletxeko plazan ikurrin erraldoia eskegi zuten. Estraineko aldiz, txupina atzeratu zen, 18 minutuz, Maia alkateak aginduta. Mandatariak ikurrina begi bistatik desagerrarazi arte ez zien jaiei hasiera eman. Kontuak kontu, "gaizkileak" harrapatzeko hitza eman zuen UPNko politikariak eta