Lidergoari buruzko hitzaldia emango du Getxolanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 18a, 17:12

Getxolan Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuen bitartez, lidergoari buruz hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako, urriak 24, Udalak. “El éxito de apostar por los valores y por las personas en las organizaciones empresariales” izenburuarekin, enpresa kudeaketan oso ezaguna den Koldo Saratxaga adituak eta lidergoan eskarmentu handia duen Pablo Aretxabalak Ner Group-en bizi izandako esperientziaz hitz egingo dute. Harreman Estilo Berriak lotzen dituen hainbat erakundek osatutako elkartea da Ner Group, bizipenak, sinergiak eta ezagutzak partekatzeko. Hitzaldia 18:30ean hasiko da Getxo Elkartegian (Ogoño 1, Areeta) eta sarrera dohainik izango da. Informazio gehiago eta izen-ematea Getxolanen: 944 660 140 eta getxolan[abildua]getxo.net. Argazkian, Areetan altxatutako udal eraikin berria / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun