Euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzearen garrantzia zabaltzeko, "Eman giltza" lelopeko kanpainarekin bat egin dute Berango, Erandio eta Leioako udalek. Aipatutako ekimena Bizkaiko 10.000 familia inguruk jasoko dute eta, Alkarbide bilguneak koordinatuta. Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, orain dela bi urte martxan hasi zen egitasmoa, aurten ere 39 udalerritan eta 2 mankomunitatetan zabalduko da. Horretarako, ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek umearen ingurune hurbilean euskara sustatzeko aholkuak batzen dituen diptikoa jasoko dute etxean eta euren kezka eta beldurrak uxatzeko prestatu den webgunearen berri ere izango dute. Argazkian, ume eta gurasoak dantzan / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!