Transexualitateari buruz arituko dira astelehenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 18a, 17:52

Astelehenerako, urriak 21, hitzaldia antolatu dute Getxoko Udalak eta Errespetuz elkarteak. Transexualitatearen despatologizazioaren Egunaren ospakizunarekin bat egingo duen solasaldia 19:00etan hasiko da, Algortako kultur etxean, Villamonten, eta sarrera doakoa izango da. Igorritako prentsa-oharrean aipatu ez arren, ematen du gaztelaniaz izango dela. Egun horretan transexualitatea arazotzat jo izana salatu nahi dute eta, ondorioz, intersexualak diren pertsonengan sendagileen prozesura batzuen bitartez eragiten den indarkeria agerian uztea ere, tokiko erakunde getxoztarretik adierazi dutenez. Inolako katalogaziorik, etiketarik edo sendagileek inposatutako definiziorik ez onartzea aldarrikatzen da. Argazkia: cc-by-nc Erprofe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun