Horregatik guztiagatik Espainiako Gobernuari eta Estatuan indarrean dagoen sistema judizialari eskatu diogu gaurkoan eman den epaia onartzea, bereganatzea eta betetzea, horretara derrigortzen duten nazioarteko hitzarmenak betez. Aldi berean exijitzen diegu, premia osoz, gaur Estrasburgon ezagutzera eman den epai judiziala betearazteko behar diren tresnak martxan jartzea, eta gaur indargabetuta geratu den "Parot dotrina" baino lehenagotik ezarri ziren zigorrak beteak dituzten espetxeratuak aske utz ditzatela .
Era berean, EAJk ETAri exijitzen dio, Parot dotrinaren indargabetzearen eragina izango duten presoei Espainiako justiziaren aurrean errekurtsoak aurkeztea baimentzen badie, eta gainerako presoei askatasun bera eman diezaietela, haiek ere, gizarteratzeko bidea zabalduko dieten neurriak erabil ditzaten, bakea eta hamarkadetako bortxakeria eta izuak eragin dituen ondorio dramatikoekin amaitzea nahi duen herrian.
Euzko Alderdi Jeltzalea