Iñaki Gonzalo presoa askatzea aldarrikatuko dute iluntzean Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 21a, 20:34

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak eta Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak agerraldia egin dute eguerdian Madrilen, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakiaren inguruko balorazioa egiteko. Ruiz-Gallardonek azpimarratu du zigorra ezarri zuen auzitegi berak erabaki beharko duela epaia nola aplikatu /zer eragin izango duen eta zenbat presori aplikatuko zaien): bihar bertan, 09:15ean, aztertuko du 197/2006 doktrinaren kontrako ebazpena Auzitegi Nazionalak. Hala ere, Estatuko Fiskaltzak ere epaia nola aplikatu aztertuko duela iragarri du. Fernandez Diazek argi utzi nahi izan du Espainiako Gobernuak ez duela bere espetxe-politika aldatuko, eta, horren harian, Herrira mugimenduaren aurka egindako polizia operazioa gogoratu du. Ildo horretan, espetxetik ateratzen direnek ez dutela "inpunitaterik" izango azpimarratu du Gobernuak, eta, horren harian, "terrorismoa goratu eta biktimak iraintzen dituzten delituak jazarri" egingo dituela nabarmendu dute. Bitartean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakia jasotzeko ehunka lagun bildu dira Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean goizean egin diren elkarretaratzeetan. Txaloka eta hunkituta hartu dute epaia, baina zuhurtziaz ere bai, hemendik aurrera zer gertatuko den kezkarekin. Iluntzean, berriz, Itzubaltzeta / Romon egingo dute manifestazioa, 20:00etan, Kolas plazatik abiatuta, Ines del Rio tafallarra bezala, 197/2006 doktrina aplikatu zioten Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarraren askatasuna aldarrikatzeko. Argazkian, otsailaren 15ean, 300 auzokidek baino gehiagok salatu zuten manifestazioan "Kitxu"-ri espetxe zigorra luzatu izana.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun