LAB: "CEOEk bere tirania gaitasuna agerian utzi du"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urr. 22a, 20:57

Patronal handia soka are gehiago tenkatzen ari da, eta prest dago milaka lagun itzulerarik gabeko pobreziara eramateko. LAB Sindikatuarentzat, CEOEren adierazpenak eta proposamen berriak ezin daitezke oharkabean pasatu. Beste behin ere, eta bakerik eman gabe, CEOEk pobretzearen eta miseriaren alde egiten du. Kapital handiak eta patronalak ez dute mugarik esplotatzeko orduan. Haien nortasunean izaera antisoziala txertatua dute. Dena hori begi bistan agertzen da proposatutako neurriekin: erretiro adina 70 urte bitarte luzatu, 40 urte kotizatuta eskatu prestazioaren %100 jaso ahal izateko, 20 urte gutxienez eskatu pentsioaren %50 jasotzeko edo langabeziaren prestazioaren zenbatekoa urritu. Argazkian, Espainiako enpresari-elkarteen konfederazioak ekainean egindako batzar nagusia / © CEOE.

Patronal handia soka are gehiago tenkatzen ari da, eta prest dago milaka lagun itzulerarik gabeko pobreziara eramateko. Egun daukagun egoera sozial atsekabegarrian, milaka eta milaka lagun pobrezian eta babesik gabe egonik, beste behin ere pentsioen eta langabeziaren prestazioaren murrizketa proposatzea gansterismo hutsa da. Haien aberastasuna mantendu edo areagotzeko, pobretu behar gaituzte. Lan baldintza txarrak onar ditzagun, gu miseriara eramatea behar dute.

CEOE, eta Euskal Herrian dituzten sukurtsalak, erakusten ari dira haien tirania gaitasuna. Krisia sortarazi zuten, banketxeen galerak sozializatu, legeak aldatu egin zituzten soldatak beheratu eta kaleratzeak errazteko, publikoaren pribatizazioari ateak ireki, gastu sozialaren murrizketa eragin... Argi baino argiago dago: CEOErentzat, eta Euskal Herrian dituzten sukurtsalentzat, etorkizuneko helburua ez da eskubide sozialak errekuperatzea, kalitateko enplegua izatea, zerbitzu publikoak indartzea. Haien helburua besterik da: gutxieneko baten aberastasuna handitu gehiengoaren desberdintasunak eta pobreziaren kontura.

Beraz, LAB Sindikatuarentzat, kapital handiak eta patronalak inposatutako pobretze eta gure bizitzen prekarizazioaren kontra, esplotazioa eta oinarrizko eskubide sozialen deuseztapenaren aurka, behar-beharrezkoa da indar sozialen bilketa, mobilizazioa eta eredu ekonomiko eta sozial berriak eraiki behar dituzten alternatibak jorratzea.

LAB sindikatua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun