Plentzian duela hiru bat urte sexu eraso saiakera bat jasan zuen emakume bati "gure babes osoa" adieraziko diote bihar itsas-hiribilduko auzokideek. Bihar goizean, asteazkena, bortxaketa saiakera hargatik ustezko erasotzailea epaituko dute Bilbon eta hori dela eta plentziarrek "Patriarkatua suntsitu, erasotzaileak itsasadarrera!" lelopeko elkarretaratzea egingo dute epaitegiaren aurrean, Buenos Aires kalean, goizeko 9:30ean. Iluntzean ere, 20:00etan beste protesta bat egingo dute, kasu horretan Plentziako Piruli plazatxoan. Argazkian, 2011ko ekainaren 17an, 78 lagun elkarretaratu ziren Plentzian sexu erasoa salatzeko / cc-by-sa Plentziako Bildu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!