Ostegun honetan, urriak 24, Izaro Gonzalez Ieregi algortarrak zuzendutako "
81 amama" dokumentala egongo da ikusgai
Abian Kultur Elkartean. Hitzordua 19:30ean jarri dute Algortako Bidebarri kaleko egoitzan. Eta ondoren, solasaldia eta pintxo-poteoa egongo dira. "81 amama" euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiaren inguruan hitz egiten duen proiektua da. XX. mende hasieran jaiotako amamen eta nekazal bizitza tradizionala bertan behera utzi zuten amamek eta hauen biloben arteko transmisioa hartzen du aztergai moduan, eta material gisa amama-biloba hauen memoria indibidual eta kolektiboak erabiltzen ditu. Lan hau gure iragan kultur transmisioaren eta euskalduntasuna ulertzeko moduen hausnarketa bat da. Ikus-entzunezko lanak 44 minutuko iraupena dauka. Argazkian, 2012ko irailaren 28an inauguratu zuten Abian.