Haurdun dauden emakumeen kasuan, haurdunaldiko 24 aste bete dituztenentzat dira jarduerak, eta erditutakoei dagokienean, erditu eta 40 egun igarota dituztenentzat, arreta moduan. Era horretan, talde horrek zerbitzu medikoen oniritzia izatea gomendatzen da. Jarduera horiek Gobelan egingo dira, larunbatetan, 09:00etatik 9:45era bitartean.
Sei hilabete eta bi urte arteko haurrentzako igeriketa, bi taldetan emango da, larunbatetan, 09:45etik 10:35era bitartean. Gainera, 2 eta 3 urte arteko neska-mutikoentzako taldea 10:35etik 11:00etara izango da. Saio horiek ere Gobelan izango dira, eta bainu-txanoa, uretako oihala, bainujantzia eta flotatzen duen jostailu bat eraman behar dira.
Igandetan, berriz, 10:00etatik 11:00etara, Fadurako igerilekuetan jolas bidezko hainbat jarduera egingo dira. Horietan parte hartu ahal izango dute 4 urte beteta dituzten haurrek, eta, gutxienez, pertsona heldu batekin joan beharko dute. Horrela, izena emandako pertsonek ur zirkuitu eta jolas, aquagym, waterpolo, koltxoi eta gymkanaz gozatu ahal izango dute.