Roelf Meyer, Hego Afrikako giza garapen jasangarriaz mintzatuko da astelehenean Areetan. Meyer Hego Afrikako apartheidarekin amaitzeko negoziazioetan ministro eta Gobernu zuriaren ordezkaria izan ondoren, Nelson Mandelaren osatutako koalizio nazionalaren gobernuko ministro ere izatera pasa zen, Defentsa eta Konstituzio Gaiak kudeatu zituela. Mintegia astelehenean egingo dute, arratsaldeko 6:30etik aurrera, Areetako Getxo Elkartegian, azoka zaharrean, eta Agirre Lehendakariaren omenezko ALC ikerketa sozial eta politikoetarako zentroak antolatu du, Getxoko Udalaren laguntzaz. Kepa Miñambres Lankidetzako Garapeneko zinegotziak azpimarratu du Meyerren hitzaldiak duen garrantzia: "bere emakidak eta esperientzia zuzenetik ezagutzera emango digun nazioarteko ospea duen pertsona Getxon eduki ahal izatea aukera ezin hobea eta ohorea iruditzen zaigu", azaldu du. Hitzaldia herritar guztiei zabalduta dago, baina aurretik izena eman beharko. Horretarako lankidetza[abildua]getxo.net helbide elektronikora idatzi edo 944 660 017 telefonora deitu beharko da. Berehalako itzulpen zerbitzua egongo da. Argazkian, Meyer / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!