Bandera laranja hauek izango dira gaur konpromiso horien adierazgarri. Zure etxean, elkartean, tabernan, leihoan, balkoian eskegitzeaz gain, auzokide, berbalagun, lankide, etxe azpiko dendari, entrenatzaile, elkartekide zein hurbilekoei eskegitzera animatzea eskatzen dizuegu. Azalduiozu bandera laranja hauek getxoztarrok Euskal Herri aske batean bakean bizitzeko daukagun nahiaren isla direla, Jose Luis, Maite eta injustizia sufritu behar duten guztiekiko konpromisoaren sinboloa.
Ez dezatela esan Algorta, Getxo eta Uribe Kosta euren herritarrengandik borrokatu ez zuen herria izan zela; ez ditzagun bakarrik utzi ez euren sufrimenduan ezta euren poztasunetan ere.
Kate hau Lotzeko falta den maila zu zarelako, egiozu lekua bandera laranjari, egiozu lekua konpromisoari!
Joan den ostiralean Algortan Jose Luis Franco eta Maite Amezagaren etxeen artean egindako giza-katean irakurritako adierazpena.